Palea

Andrazkoen Gomazko Paleta Txapelketako kanporaketa bat jokatuko da Areatzan

Asier Abrisketa 2022ko otsailaren 9a

argazkia: euskalpilota.org

Zezeilaren 12an jokatuko dira Elite mailako palarien partidu bi 17:00etan, bikoteka. Aurretik, herriko nesken partiduak be egongo dira.

Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzak antolatu dau andrazkoen paleta txapelketea. Oin, ligaxkea dago jokoan eta hiru jardunalditik bat jokatuko da Areatzako frontoian. Zortzi palariek, jardunaldi bakotxa bikote desbardinakaz jokatuko dabe, hamabi dira beraz, taldeak guztira.

Lehenengo jardunaldia Etxarrin jokatu zan hilaren 5ean. Han, irabazleak izan ziran Irazustabarren-Mendizabal eta Galdos-Arrieta bikoteak, galtzaileak barriz, Martin-Ruiz de Azua eta Murillo-Saez bikoteak.

Bigarren jardunaldia hilaren 12an izango da, Areatzan.  Herriko jokalarien partiduak amaituta, lehiatzen lehenak izango dira Nagore Martin-Maider Mendizabal eta Amaia Irazustabarrena-Irati Ruiz de Azua bikoteak. Hurrengoak izango dira Leire Galdos-Laura Saez eta Uxue Morillo-Ariane Arrieta bikoteak.

Gero, Tolosako Beotibar pelotalekuan izango da hirugarren jardunaldia, zezeilaren 19an. Hiru jardunaldien ostean, puntu gehien batu dabezan bikote biak helduko dira finalera, martiaren 5ean jokatuko da Mallabian.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!