Mendia

Lamino MTk mendi urtekerea antolatu dau domekarako

Asier Abrisketa 2022ko otsailaren 3a

08:00etan eleizan batu eta kotxean Obara igon ostean egingo dabe 12 kilometro eta 900 metroko gora-beherea dauakan ibilbidea.

Parte-hartzaileak Areatzako eleiz parean batuko dira goizean-goiz. Bertan, kotxeak antolatu eta Dimako Obara igongo dira, autoak bertan itxi eta hamabi kilometroko ibilbide zirkular bat egiteko.

Igongo daben lehenengo tontorra Leunagane izango da, eguneko altuena, 1008 metrokoa. Gero, Artatzagan (996 m) eta Mugarratik (969 m) pasauko dira, bueltea barriz beste bide batetik egingo dabe. Pagasarri (838 m), Atzoker (858 m) eta Amidianaganatik (886 m) ibili ostean Obako Atxera heldu eta Kobaso kobazuloa ikusteko aukerea be izango dabe goizari amaierea emoteko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!