Iker Piris (Tolosa, 1979), The Romanticos taldeko liderra izan zan bederatzi urtez, hiru disko atera ebezan 2018ra arte. Hurrengo urtean, Solo bere bakarreko lehenengo diskoa kaleratu eban, hain gustuko dauan blues akustiko primitiboa musika estilokoa. 2020an barriz, Electra diskoa argitaratu eban. Honetan, hainbat blues musikari handiren kolaborazinoa dauka.