Arratiako Andren Jabekuntza Eskola

Atzeratu egin da gaur hasi beharreko lodifobiaren lanketea

Asier Abrisketa 2022ko urtarrilaren 28a

"Loditasuna politikoa da! Gordofobiaren zapalkuntza akatu!" lelopean Mijo Lizarburuk gidatu behar eban berbaldia eta tailerra osasun arazoak dirala eta atzeratu dabe, ez da data barririk zehaztu.

Ilgoranek antolatutako Arratiako Andren Jabekuntza Eskolaren programazino barruan, astegoien honetan egin behar zan lodifobiaren gaineko lanketea. Baina gaur bertan jakinarazo dabe, osasun arazoak medio, saio biak atzeratuko dirala.

Berbaldia batek eta tailer batek osotutako ikastaro laburrarentzako ez dabe, momentuz, data barririk zehaztu antolakuntzatik. Baina egun barriak lotzean jakinarazoko dabela esan dabe.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!