Arratiako Andren Jabekuntza Eskolea

Lodifobia landuko dau Ilgoran Jabekuntza Eskoleak astegoienean

Asier Abrisketa 2022ko urtarrilaren 25a

"Loditasuna politikoa da! Gordofobiaren zapalkuntza akatu!" lelopean antolatu dabez bariku arrastiko berbaldia eta zapatu goizeko tailerra Areatzako udaletxean.

Mijo Lizarburuk gidatuko dauz, euskeraz, loditasuna ikuspuntu politiko batetik lantzeko saio teoriko eta praktikoa. Lehenengo saioa barikuko berbaldia izango da, hilak 28an 17:00etatik 20:00etara. Teoriak zapatu goizean eukikoo dau jarraipena, 10:00ak eta 14:00ak artean, tailer baten didez.

Saio biak egingo dira Areatzako udaletxean, eta izena aldez aurretik emon behar da formulario honetan, 688 627 393 telefonoan edo bardintasuna.arratia@bizkaia.org helbide elektronikoan. Saio bakarrera joateko aukerea be badago.

Ikasturte hasikeran Ilgorak alkarteak banatutako Arratiako Andren Jabekuntza Eskolaren inguruko eskuliburuan azalduten danez, lodifobiaren lanketa teorikoan bizitzak politizatzearen bidez izentau eta landuko dira biolentzia lodifobikoaren erroak. Politizatzearen ondorioz, konexino feminista, antiarrazista eta antikapitalistak be eratuko ditue.

Zapatuko saio praktikoan barriz identidade lodietan ohikoak diran leku eta afektuak izango dira aztergai, biolentzia medikoa eta autoestimua besteak beste. Gero, afekzino horreetan oinarritutako proposamen artistikoak ezetu eta sortzeako aukerea egongo da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!