Laminetxe GZTX

Laminetxe Gaztetxea garbituteko auzolana egingo da zapatuan

Asier Abrisketa 2022ko urt. 14a, 13:06

Bihar goizean, urtailak 15 10:00etan, hasiko dira Areatzako gaztetxea zan eraikina atonduten, barriro be erabilgarria izan daiten.

Urteak dira Frakazuri Gazte Asanbladak antolatutako gaztetxean ez dala ekintzarik egiten. 2007an hasi eta 2015era arte egon zan martxan Laminetxe, aprilean egin zan azkenengo kontzertua. Baina gazte belaunaldi barriek hau berreskuratuteko beharra ikusi dabe azkenaldian.

Beharrizanari urtenbide bat topetan dabiz oin. Gazte ugari bildu dabezan asanblada irekiak antolatu ostean, lekua atonduten hasiko dira astegoien honetan. Lehenengo pausua izango da eraikina garbitutea. Horretarako zapatu honetan, hilak 15, egingo dabe auzolana goizeko 10:00etatik aurrera.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!