Berziklapena

Garbigune mobikorra instalau dabe Areatzan

Asier Abrisketa 2022ko urt. 4a, 10:48

Urtailaren 11ra arte egongo da plazan hondakin txikientzako eukiontzia, gero Zeanurira mobiduko da.

Gailu eta hondakin txikiak botateko ipini dau Bizkaiko Foru Aldundiko Garbiker enpreseak garbigune mobikorra, Areatzako plazan.

Hondakin mota asko batzeako gaitasuna dauka: etxekotresna txikiak, sukaldeko tresnak, etxeko orioa, sakeleko telefonoak, kableak, pinturak eta disolbatzaileak, aerosolak, kutsatutako xurgatzaileak, tonerrak, tintazko kartutxoak, metalezko kapsulak, plastikozko kapsulak, pilak, CDak, DVDak, kaseteak eta erradiografiak.

Beste hondakinak, handiagoak diranak ohiko garbiguneetara eroan beharko dira. Areatzako eukiontzi mobikorra Zeanurira mobiduko dabe hilaren 11tik aurrera

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!