Aretzakoa da 2022an Euskal Herrian jaio dan lehenengo umea

Asier Abrisketa 2022ko urt. 3a, 10:48

Urtailaren 1ean, 00:16ean jaio zan Unax, Oiana Telleria eta Mikel Amurizaren semea.

Basurtoko ospitalean jaio zan urteko lehen euskal umea, 2022 urtea hasi eta ordu laurdenera. Gurasoak Areatzan bizi dira eta, medioetan azaldu dabenez, urtailaren 18an jaio behar zan umea.

Halanda be, aurreratu egin jakien arren ez da arazorik sortu, aitaren esanetan "umea oso ondo dago, fenomeno", 3330 gramo pisatu ebazan jaioterakoan. Oiana min apur bategaz dago oindino be, baina normaltasunaren barruan. Aitak BEGITUri azaldu deutsanez, bihar bertan urtengo dira Basurtotik, "Areatzan gerrea emoten hasteko".

Gabonzahar egunean, barikuan, joan zan ospitalera bikotea, amak etxean urak bota ostean. Arrasti osoan dilatatzen egon ostean, urte barrian sartu eta 16 minutura urten zan jaiobarria. Goizera arte ez eben jakin Unax 2022an jaiotako lehenengo bizkaitarra zala, gero, hedabideetan barriak agertu orduko baieztatu eben urteko lehen euskalduna ekarri ebela mundura.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!