Kulturea aterpe epelean

Areatzako 'Kulturea aterpe epelean' programazinoko emonaldiak atzeratu ditue

Asier Abrisketa 2021ko abe. 30a, 12:14

Zezeilan eta martian izango dira azkenean Oroitzen hondarrak nota txikietan errezitaldia eta, Gozategi eta El Drogasen kontzertuak.

Eusko Jaurlaritzeak abenduaren 28an dekretu bidez ezarri ebazan neurri murriztaileak dirala eta atzeratu ditu emonaldiak Areatzako Udalak.

Batetik, Mikel Etxabururen Ahaztu baino lehen, ama liburuan oinarritutako poesia errezitaldia, Nerea Zuloaga billaroztarraren eta Izaskun del Cerroren laguntzeagaz egin beharrekoa, zezeilaren 19an egingo da azkenean.

Kontzertu biak barriz, martiara mobidu ditue. Gozategik urtailaren 4an eskaini behar eban emonaldi akustikoa martiaren 5ean egingo da. El Drogas Akustik Fraktion emonaldia barriz, urtailaren 2an zan eskaintzekoa baina, martiaren 26an ospatuko da azkenean.

Udalak azaldu dauanez, oin arte izena eman daben inskripzinoak ezabatu egingo dira. Beraz, barriro emon beharko dabe izena, zabalduko dan denpora epe barruan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!