Areatzako Banda

Atzeratu egin da Areatzako Bandaren urteroko Gabonetako kontzertua

Asier Abrisketa 2021ko abe. 29a, 12:02

Abenduaren 30ean ospatu behar zan kontzertu tradizionala, Areatzako eleizan, baina osasun egoerea dala eta ebatzi dabe hitzordua atzeratzea. Lamino Kirol Klubaren gabonzahar eguneko urtekerearen formatua be aldatu da.

Urtero ospatu dau Areatzako Bandak Gabonetako kontzertua herrian baina, antolatzaileek uste dabe, aurten ez dirala baldintzak beteten. Izan be, COVIDaren seigarren olatuak gogor jo dau eskualdean. Osakidetzaren abenduak 27ko datuek dinoenez, Areatzako intzidentzia 1219koa da, atzen astean 11 positibo identifikau dira. Momentuz, ez dabe data barririk emon.

Beste alde batetik, abenduaren 31rako mendi urtekerea antolatu dau Lamino Kirol Klubak. Aurten be, ez dira danak batera joango Urrekoatxara. Aurreko urteko formatua berreskuratuko dabe, hau da, bakotxa bere kontura igon eta "Zorionak eta urte barri on!" esaten bideo bat grabatzeko eskatu dabe antolatzaileek, gero guztien artean bideo bat osotzeko. Bideo eta argazkiak 646 355 550 telefono zenbakira bidaltzeko eskatu dabe. Kirol Klubeko ikurrina 08:30etik 12:30era egongo da tontorrean.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!