Laminetxe GZTX

Laminetxe Gaztetxea berbiztuteko ahaleginetan dabiz gazteak

Asier Abrisketa 2021ko abe. 29a, 11:25

Gaur, abenduak 29, izango da Areatzako gaztetxea martxan ipinteko bigarren asanblada irekia, 18:00etan Udal Areto Nagusian.

Urteak dira Frakazuri Gazte Asanbladak antolatutako gaztetxean ez dala ekintzarik egiten. 2007an hasi eta 2015era arte egon zan martxan Laminetxe, aprilean egin zan azkenengo kontzertua. Baina gazte belaunaldi barriek hau berreskuratuteko beharra ikusi dabe azkenaldian. Beharrizanari urtenbide bat topetako dabiz oin asanblada irekiak antolatzen.

Asanbladetatik espero da, Laminetxe aurrera eroateko moduko talde egonkor bat lortzea. Honetarako, gazteek parte hartzera konbidau ditue herritarrak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!