Poesia

Mikel Etxabururen poemak errezitauko dira musikeagaz lagunduta

Asier Abrisketa 2021ko abe. 22a, 11:32

Areatzako komentuan izango da Oroitzen hondarrak nota txikietan emonaldia, abenduaren 26an 19:30ean. Nerea Zuloaga billaroztarra, Izaskun del Cerro eta Mikel Etxaburuk egingo dabe errezitaldia.

Mikel Etxaburu poetaren Ahaztu baino lehen, ama poema liburuan dago oinarrituta domekako errezitaldia. Honegaz batera, kantuek eta piano soinuek osotuten dabe errezitaldi musikatua, dana zuzenean.

Ama bizitzaren atzen fasean sartzerakoan hasi zan idazten liburua Etxaburu, oin dala hiru urte. Esperantza emoteko kantu bat da obrea. Bere erara, poemakaz, gorpuztu gura izan eban Etxaburuk amaren azken bidai horretako bidelaguntasuna. Bere amari kantetan deutsa, eskutik heltzeako modu bat dala dino egileak, baina egoera berdintsuan dagozan ama eta aita danentzako egindako liburua be bada.

Etxaburuk beste hiru poema liburu be baditu: Zu zara orain txoria (Elkar, 2011), Hodeiak zapatetan (Susa, 2014) eta Lo zaudela zabaldu dizkizut begiak (Erein, 2016). Atzen hau izan zan saritua, Blas de Otero-Bilbo Uria nazioarteko tituloagaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!