udal aurrekontuak

Aurrekontuetako ildo nagusiak aurkeztu ditu Areatzako Udalak

Asier Abrisketa 2021ko abe. 14a, 11:30

Eretxia emon eta prozesuan parte-hartze zuzena izateko izena emoteko aukerea be badago hilaren 15era arte, banatutako galdetegia beteta. Abenduaren 17an izango da herritarrakaz aurrez-aurreko aurkezpen hitzordua, 19:00etan.

Osoko bilkuran onartzeko asmoz aurkeztu dau Udalak 2022 urterako aurrekontuen aurrerapen bat, aldizkari formatuan. Gardentasuna, hurbiltasuna eta parte-hartzea indartu gura ditu holan. Jendaurreko aurkezpena udaletxean egingo dabe hilaren 17an, barikua, 19:00etan.

Aurrekontu proposamen honetarako, "aurreko urteetan egindako bidea indartu eta horretan sakontzeko herritarren eretxiak jaso genduzan, eta horreen arabera, lehentasun eta hobekuntzak batzean dituan plana aurrera eroango dogu. Horregaz batera, bidean dagozan proiektuakaz jarraituko dogu, herri atseginago bat helburu izanda, peatonalizazinoa bultzatuz, irisgarritasuna bermatuz eta parte-hartzea indartuz" azaldu dau Udalak aurrekontuak aurkeztuteko herrian banandutako aldizkaritxoan.

Esku-orri horreetan, aurrekontuen gaineko informazinoa emoteaz gainera, bakotxaren Udal zerbitzuei eta aurkeztutako proiektuei buruzko eretxia jaso eta zuzenean parte hartu ahal izateko izena be emon daiteke, abenduak 15a da azken eguna.

Hiru proiektu nagusi

2022an aurrera atera gura diran hiru proiekturen barri emoten dabe esku-orriok. Eleizearen iparraldeko arkupea handitutea, Kristo kalearen birmoldaketea eta Askatasun kalea barriztatzea dira proiektu horreek.

Udalaren asmoa da, batetik, eleizearen atzeko partea handitu eta han dagozan kable eta makinariak lurperatzea, gune berde bat sortuteko. Bestetik, Kristo kaleko goikaldean, lorategiak konpondu eta eleizako kanpai zaharra ipini eta, behekaldean eserlekuak ipinteko proiektua dauka. Atzenik, Askatasun kaleari jagokonean, Agenda 2030aren arabera barriztutekoa, kotxeen abiadurea murrizteko neurriakaz eta oinezkoei lehentasuna emonez.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!