Orburu Merkatarien Elkarteak eta Areatzako Udalak antolatu dabe urteko bigarren kanpaina hau, abenduaren 13an hasi dana. Udalak 2.500 euro ipini ditu honetarako. Holan, herriko dendetan erostera animau gura ditue herritarrak.
Bonuak 20 eurotan erosteko aukerea dago estankoan, eta 25 eurogaitik trukatu ahal izango dira Bonodenda saltokietan.
Aurkeztutako NAN bakotxeko gehienez hiru bonu erosi ahal izango dira, beti be 16 urtetik gora euki ezkero. Bonu bakotxa behin bakarrik erabili ahal da hurrengo baldintzakaz: ez da dirurik bueltauko ezta ordaindu beharreko kopurua 25 euro baino gitxiagokoa bada be, debekatuta egongo da bonuen truke dirua jasotea, baina bonuak pilatu daitekez.