Euskerearen Nazinoarteko Eguna

Areatzaztarrek jantzan ospatuko dabe abenduaren 3a

Asier Abrisketa 2021ko abe. 2a, 11:03

Koreografia herrikoiagaz burutuko dabe Euskerearen Nazioarteko Eguneko jaia. Zapatuan Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi antzerkia be egongo da.

Abenduaren 3an, 17:00etan jantzetako ikasleek landuko dabe koreografia, gero herritar guztiek jantzan egiteko. Euskaraz bizi nahi dut abestiaren soinuagaz egingo da koreografia herrikoia. Gero, txokolate beroa banatuko da parte-hartzaileen artean.

Ekintza honeek herriko plazan burutuko dira. Euria bada barriz, eskolako aterpera mobiduko dabez planak.

Hurrengo egunean, abenduak 4, Kamikaz Kolektiboaren eta Ttak Teatroaren Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi antzerkia taularatuko da udaletxeko Areto Nagusian, 19:00etan. Amancay Gaztañagak, Erika Olaizolak eta Iraia Eliasek hiru andren arrastiroko merienda ordua antzezten dabe, barriketaldian askatasunaren inguruko hausnarketa ugari azaleratzen.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!