Uparan alkartea

Bazkari bategaz emongo deutsie ondo etorria Gabonei Areatzako pensionistek

Asier Abrisketa 2021ko aza. 30a, 16:36

Izena emoteagaz batera, bazkaria, loteria eta urteko kuotea be ordainduteko epea amaituko da eguenean, abenduak 2. Iluntzeetan, Areatzako lokalean egongo dira Uparan alkartekoak.

Abenduaren 18an, zapatuan, hasiko dituez Gabonak Areatzako jubiladu eta pensionistek. Bainuetxean ospatuko dabe bazkaria, 100 personarainoko lekua prestauko dabe. Izena emon eta ordaintzeko inskripzino epea zabaldu eben atzo, eguenerarte egongo da zabalik. 18:00etatik 20:00etara zabalduko dabe alkartearen lokala honetarako.

Bazkariagaz batera, Uparan alkartearen parte diranak urteroko kuotea eta loteria be, egun berean ordaintzeko deia zabaldu dabe.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!