Areatzako Banda

Areatzako Bandak Santa Zezilia kontzertua eskainiko dau zapatuan

Asier Abrisketa 2021ko aza. 25a, 12:35

Musikearen zaindariaren eguna ospatuko dabe musikari eta ikusleek hilaren 27an, Areatzako eleizan 19:30etik aurrera.

 

Mota guztietako tresna eta doinuak aurkezten ditu Areatzako Bandak zuzenekoetan. Hareekaz lortzean dau errepertorio klasikoaz gainera, estilo desbardinetan murgildu eta abesti modernoak taularatzea. Holan, "malgutasuna eta osotasuna" erakusten dauala dino zuzendariak.

Oin arteko zuzendariak, Paula Perez Buenok pieza bat zuzendu eta lekukoa zuzendari barriari pasauko deutso, trantsizinoa sinbolizetako. Aritz Labrador Odriozola izango da zuzendari barria, zapatuko kontzertua gidatu, eta hortik aurrera bandea zuzenduko dauana.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!