Inguruko produktuak

Merkadua egingo da Areatzan zapatuan

Asier Abrisketa 2021ko urr. 7a, 11:00

Inguruko ekoizleen produktuak salduko dira postuetan, 10:00etatik aurrera.

Hilaren 9ko goizean ospatuko da Areatzan udagoieneko merkadua. 14:00ak arte egongo dira postuak plazan, eguraldi txarra egiten badau eskoletako aterpean ipiniko dabez postuak. Gorbeialde Landa Garapenerako Alkarteak eta Gorbeiak antolatu dabe, Gorbeia inguruetako produktuak salduko dituan merkadua.

Erosketa bakotxagaz, "tokiko produktu loteen" zozketarako aukera bat jasoko dabe merkadura hurbiltzen diranek.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!