Eguenean Poesia Hegalaria eta zapatuan Oktoberfest egongo dira The Quiet Cornerren

Asier Abrisketa 2021eko urriaren 5a

Hilaren 7an, 19:00etan izango da errezitaldia. Iker Allur musikariaren laguntzeagaz, Irune Elexpek, Pablo Cabañasek eta Ana Juezek hainbat poema irakurriko ditue Areatzako tabernan. Hilaren 9an barriz ospatuko da Oktoberfes , 20:00etatik aurrera musika artean.

Poesia hegalaria taldea, Irune Elexpek, Pablo Cabañasek eta Iker Allurrek sortu eben Igorren poesia publikoari hurreratzeko asmoagaz. Taberna eta plazetan emoten dabez poesia eta musikea buztarten dituen emonaldiak.

Saioak desbardinak izaten dira. Leku desbardinek errepertorio desbardinak eskatzen dituelako. TQCen egingo daben errezitaldian Espainiako Poesia Saria irabazi dauan Miren Agur Meabe euskaldunaren poema batzuk irakurriko ditue, tartean.

Beste alde batetik, hilaren 9an, Oktoberfest, urri bigarreneko festa ospatuko dabe Cornerrean. Oktoberfest, 1810etik ospatuten da Munich-en eta munduko jai herrikoirik jentetsuenen artean dago. Raphaëlek gaita joleagaz eta Anderrek akordeioagaz lagunduta, Ingrid Kuschik "Lilofee" abeslariak Alemaniako “edateko kantuak”eskainiko ditu 20:00etatik aurrera.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!