Molly Malone jaialdia ospatuko da astegoienean The Quiet Cornerren

Asier Abrisketa 2021ko ira. 24a, 13:28

Zapatuan zuzeneko kontzertua eta domekan mojojoi eta berberetxoak banatuko dira Molly Malone sonatua gogoratzeko.

Molly Malone oso ezaguna da Irlandan, kondairak dino mojojoiak eta berberetxoak saltzean ibilten zala Dublineko kaleetatik. Egun batean, hilda agertu zan kalean, oindino neska gaztea zalarik. Butzuek dinoe gaur egun be Dublineko kaleetan ibilten dala bere mamua mojojoi eta berberetxoak salduten.

Personai mitikoa gogoratuteko, The Quiet Corner taberna irlandarrak urtero ospatzen dau Molly Malone jaialdia. Oingoan, hilaren 25ean Viola Serra eta Asier Gallegoren kontzertua egongo da 20:00etatik aurrera. Hurrengo egunean barriz, domekea, Mollyren omenezko photocall bat ipiniko da tabernan eguerdi partean. Bertan argazkia atera eta Friends of The Quiet Corner Facebookeko orrira igoten dauanak berberetxo eta mojojoi razinoa jasoko dau.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!