Beste alde batetik, Udal langileek emakumeen eta gizonen berdintasunaren inguruko formazinoa jasoko dabe, euskeraz, Idoia Lekue formatzaileagaz. Herritarrei be luzatu jakie hurbiltzeko konbitea. Barikuan, hilak 24, izango da formazino saioa. Bi ordutegi aukera emon dauz Udalak, 10:00-12:30 artean edo 12:30-15:00 artean. Hurbildu gura izan ezkero, udaletxera deitzea gomendau dau Udalak, 946 73 90 10 telefonora.