Areatza, bardintasunaren alde beharrean

Ane Etxebarria Bernaola 2021ko ira. 8a, 11:58

Bardintasunaren inguruko formazinoa jasoteko aukerea izango dabe bai udal langileek, bai herritarrek.

Hiru saio desbardinek osatzen dabe andren eta gizonen bardintasuna abiapuntutzat hartzean dauan formazinoa. Oinarrizko kontzeptuak eta sensibilizazinoa, andren kontrako indarkeria eta herritarrakaz arreta zuzena dabenena izango dira landuko diran gaiak. Idoia Lekue izango da formatzailea eta aitatzekoa be, euskeraz emondako saioak izango dirala.

Parte hartzea guztiz doban da. Halanda be, izena emotea ezinbestekoa izango da. Lehen saiora apuntatzeko azken eguna hilaren 13a izango da eta udaletxera deituz egin beharko da izen-emotea (946739010).

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!