Gorbeiara igongo dira bihar Gorbeako Gurutzea Athletic Club Peñakoak

Asier Abrisketa 2021ko ira. 3a, 11:04

Gorbeiako kurutzera egingo daben igoereagaz jarduerak berreskuratuko dabez Areatzako Athletic-eko peñakoak, 2020ko martian egin eben atzen jarduerea, Valladolid-Athletic partidua ikusteko urtekerea egin eben orduan.

Zapatuan, 09:00etan frontoitik aterako dira, eta 11:30-12:00ak inguruan hamaiketakoa egingo dabe kurutzean. 14:30ean omenaldia egingo deutsee hildako bazkideei, eta 15:00etan bazkalduko dabe Pagomakurren. Arrastiko 20:00etan, Bluegrass Sinners taldearen kontzertua egongo da The Quiet Corner tabernan, igoerea dala eta, peñako bazkide batek sustatutako jarduerea. Aurrerantzean gauza gehiago egin ahal izatea espero dabe Gorbeako Gurutzea Peñakoak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!