Jantza bertikal ikuskizuna egongo da Areatzan hilaren 26an

Asier Abrisketa 2021ko abu. 23a, 10:54

Amaierarantza doa Areatzako udako kultur programazinoa, ekintza bi baino ez dira falta egiteko. Kallean gora kallean behera kultur programazinoaren barruan eta hileko atzen ekintza moduan, eguenean, gaueko 22:00etan La Glo Circo konpainiaren Sacred jantza bertikal ikuskizuna egongo da herriko frontoian.

"Jantzea eta proiekzinoa oinarri hartuta, ekitaldiak gugan dar-dar egiten dauan notari buruz hausnartzen lagunduko deusku… unibersoko taupaden partiturara doan barne bidaia. Ezin da ekitaldi hau ikusteko aukerea galdu. Horixe bera da batzean gaituena; barnean daroagun unibersoaren hazia. Sacreden bidez, bizitzaren izaerea ezaugarritzen daben geometria zoragarri guzti horreetara bidaiatzeko aukerea izango dogu" dinoe antolatzaileek.  

Jantza ikuskizunera joan ahal izateko izena Areatza Urtaroka webgunean edo udaletxean 94 673 90 10 telefonoan emon behar da. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!