Mabel Floresek kontzertua emongo dau Areatzako bainuetxeko parkean

Asier Abrisketa 2021ko abu. 18a, 11:20

Areatzako Kallean gora kallean behera kultur ekintzen barruan andrazkoak protagonista dituan Ama lur musika zikloko hirugarren kontzertua emongo dau modu akustikoan abuztuaren 20an, barikua, 21:30ean. Kontzertua bainuetxeko parkean izango da eguraldi ona bada. Izena 94 673 90 10 telefonoan emon behar da edo Areatza Urtarokaren webgunean. 

Mabel Flores Terrassan (Bartzelona) bizi dan kantautore katalanak Mujer incendio single barria aurkeztu barri dau Meraki (Kasba Music, 2021) bere bigarren albumaren aurkezpen-gutun gisa. Egile-abestiaren eta soinu mestizoaren artean, zuztar hegoamerikarretara, folklorikoetara eta mediterranearretara hurreratzen dan 10 abestiko proposamena da. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!