"Mujercitas" filma proiektauko da bihar Areatzan

Asier Abrisketa 2021ko abu. 18a, 11:01

Hile honetako bigarren eta Kallean gora kallean behera kultur programazinoko atzen pelikulea emongo dabe Areatzan hilaren 19an, eguena. Mujercitas filma proiektauko da 21:00etan, eguraldi ona bada Zubizarra plazatxoan, ostean udaletxeko arkupetan.  

Mujercitas 2019ko Greta Gerwig estadubatuar zinema zuzendariaren drama filma da. Louisa May Alcott idazlearen izen bereko 1868ko eleberriaren zazpigarren egokitzapena da. March, Jo, Meg, Amy eta Beth ahizten bizitzak kontetan ditu, Concorden gertatzen diranak, Massachusetts, XIX. mendean. Gerwigek modu kronologikoan aldatzen dau obrearen tramea eta nesken lehen urteetako pasarteak tartekatzen ditu bere bizitza profesionalagaz. 150 urteren ostean eleberriaren ikuspegi barri bat egiteko asmoz, obraren azpitestu feministea azpimarratzen da.  

Izena 94 673 90 10 telefonoan emon behar da edo Areatza Urtarokaren webgunean. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!