Zabaldu da urri lehenengoaren 4an Gorbeiara igoteko urtekeran izena emoteko epea

Asier Abrisketa 2021ko abu. 16a, 11:22

Gorbeako Gurutzea Athletic Club Peñak antolatu dau ibilaldia eta gaur zabalduko da izena emoteko aukerea. 691 529 748 eta 609 486 722 telefonoetara deituta egin daiteke erreserba.

Urri lehenengoaren 4an, 09:00etan hasiko da egitaraua, Areatzako frontoitik hasita Gorbeiara igoteko. Ibilaldiaren ostean, 14:30ean  hildako bazkideen omenezko ekitaldia egingo da Pagomakurren. Jarraian sagardotegi erako bazkaria egingo da, Pagomakurren bertan.

Abuztuaren 30a baino lehen emon behar da izena. Bazkideak 10 euro ordaindu beharko ditue, bazkideak ez diranak barriz, 32 euro.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!