Jaiak bertan behera itxi ditu Areatzako Jai Batzordeak

Asier Abrisketa 2021ko abu. 12a, 18:17
argazkia: El Correo

Hilaren 10ean egindako batzarrean hartu eben ebatzia eta abuztuaren atzen astean ez dabe ekintzarik egingo Areatzan. 

Hauxe da gaur zabaldu daben mezua: “Areatzan, Jai Batzordeak antolatzen ditu urtero jaiak herritik eta herriarentzat. Atzen urte honeetan, jai herrikoiak, parekideak, parte-hartzaileak, bardinzaleak… izan daiguzan ilusino handiz ibili da beharrean batzordea. 

Aurtengoa baina, igazkoa lez, urte berezia da. COVID-19ak sortutako egoerearen aurrean, herritar guztion osasunaren mesedetan, jaiak bertan behera ixtea ebatzi dau Jai Batzordeak. 

 Batzordeak, datorren urtean jaiak egingo diran esperantzaz hilabete batzuk barru ekingo deutso datorren urteko jaien antolaketeari, inozko jairik eder eta onenak antolatuteko asmoagaz”. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!