Girls in Band taldeak emongo dau hurrengo kontzertua Areatzan

Asier Abrisketa 2021ko abu. 11a, 11:07

Girls in Band jazz bandak abuztuaren 15ean, 13:30ean joko dau Zubizarra plazatxoan. Ama Lur zikloko bigarren emonaldia da hau, andrak protagonista dituan zikloa, eta Kallean gora kallean behera ekimen kulturalaren programazinoaren barruan dago. 

Girls in Band lau andrazkok osotzen daben taldea da. 1930-40ko hamarkadetako sexismo eta arrazakeriaren ondorioz, Ipar Ameriketan gorazarrerik lortu ez eben andra musikariak omendu guran batu diran musikarien laukotea dogu, espainiar estaduko hainbat lekutatik datozanak. Areatzan Irati Bilbao abeslariak lagunduta egongo dira. Taldekideak Elsa Lizundia (saxofoi tenorea), Maite Arregi (pianoa), Rakel Arbeloa (bateria) eta Magalí Datzira (kontrabajua) dira. Izena 94 673 90 10 telefonoan emon behar da edo Areatza Urtarokaren webgunean. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!