Aldaketak egin ditue "Kallean gora kallean behera"ren programazinoan

Asier Abrisketa 2021ko abu. 10a, 11:49

Abuztuaren 19an proiektau behar eben El escandalo filma kendu eta Mujercitas pelikulagatik aldatu dabe antolatzaileak. Abuztuaren 20an barriz, Mabel Floresek emongo dau kontzertua Valeria Castroren ordez.

Zine saioa Zubizarra plazatxoan dago aurreikusita, hilaren 19an 21:00etan. Mujercitas (Greta Gerwig, 2019) lau ahizpa gazteren istorioa da, Estadu Batuetako gerra zibilaren garaian dago girotuta. Oscar sarietan jantzien saria irabazi eban 1994ko izen bardineko pelikulearen moldaera barriak.

Hurrengo egunean, hilaren 20an Valeria Castroren kontzertua egon da aurreikusita. Hemen be egon dira aldaketak, Udaleko sare sozialetan zabaldu danez, Mabel Floresen musikea izango da azkenean bainuetxeko kanpokaldea girotuko dauana.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!