Festamentua jantza eta musika ikuskizuna dakar Tio Teronen Semeak taldeak. Ikuskizunean jantza eta musika estilo desbardinak joan eta etorriko dira, nahastu eta aldenduko dira; patroi zehatz bat segidu barik eta ondo pasetako helburu bakarragaz. "Zoritxarreko egoera batean alkartzea egokitu jako gure lagun kuadrilla entzutetsuari; hileta batean, hain zuzen. Bertan, pasartea ulertu guran ibiliko dira batera eta bestera, gertatutakoa iraultzeko esperantzan" dino sinopsiak.
Ikuskizunetarako konbiteak www.igorrekultura.blogspot.com helbidean hartu behar dira aldez aurretik. Igorren erroldatuek izango dabe lehentasuna.