"Orsai" antzezlana egongo da zapatuan Areatzan

Asier Abrisketa 2021eko abuztuaren 3a

Malas Compañias Zirko Taldeak Orsai izeneko obra antzeztuko dau Areatzako Plazan. Ikuskizuna zapatuan izango da, abuztuak 7, 21:30ean. Publiko guztientzako egindako antzezlana Kallean gora kallean behera ekimen kulturalaren barruan dago sartuta.

Orsai kaleko ikuskizuna da, hiru persona dira protagonista eta aurkezpenean dinoe askatasunaren eta zoramenaren arteko mugeagaz ibilten dirala olgetan. Irudimena eta jokoak erabilita, zirku emonaldiaren bidez gauza eta gertaera sinpleenak be zentzu barria irabazten dabela dinoe konpainiakoak. Izena 94 673 90 10 telefonoan emon behar da edo Areatza Urtarokaren webgunean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!