1609 urtera egiten dau bidaia pelikuleak, sorgin ehizan indarra hartu eban sasoira. Euskal Herriko eskualde txiki baterko biztanleakan ipinten dau fokua kontaketeak. Zonaldeko gizonak itsasoz bestaldera urten dira beharrean eta inguruak geratutako emazte, alaba eta ahiztak basoan bilduko dira ospakizun handi baterako. Baina Rostegi epaileak, Erregeak eskualdea garbitu eta kontrolpean eukiteko izentautako personeak, jaialdian parte hartu daben andrak preso hartuteko agindua emoten dau.