San Inazioetan ez da autobusik egongo Pagomakurrera joateko

Asier Abrisketa 2021ko uzt. 30a, 12:25
argazkia: Jon Urutxurtu

Aurten Areatzako Udalak jakitera emondakoaren arabera “ez da Pagomakurrera igoteko autobus zerbitzurik egongo garagarrilaren 31n, San Inazio egunean; bideak kontrolauta egongo dira eta aparkalekuak beteten diranean igarobidea eten egingo da”. 

San Inazio eguna dala eta, mendizale asko hurreratuten da Gorbeiara eta Areatzako Parketxekoek aholku batzuk emongo deutseez Gorbeiara igoteko asmoa euki eta aholkuak hartzera Parketxetik pasetan diranei. Eguerdiko 12:00etan mezea emongo da ohikoa dan lez, mosukoa ipinita euki eta segurtasun tartea itxi beharko da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!