Txemaren tekladuak musikeagaz bustiko dau The Quiet Corner tabernea

Asier Abrisketa 2021ko uzt. 29a, 11:21

Txema pianojoleak "Tekladu magikoak" deitutako saio bi eskainiko dauz Areatzako The Quiet Corner tabernan. Bariku honetan, hilaren 30, izango dira kontzertuak. Lehenengoa eguerdian, 13:00etan bermutagaz batera entzuteko. Arrastiko saioa 19:00etan izango da, tabernako garagardaoak probetako momentua.

Txema piano eta tekladu elektronikoagaz moldatzen da, batez be 60 eta 70. hamarkadetako abesti ezagunak interpretatzen. Areatzako Kristo kalera animauko da beraz barikuan. Tabernaren barruko edukiera murrizketa barriak dirala eta, hamabost persona baino ez dira barruan jarrita sartzean. Halanda be, kanpoko terrazatik be entzungo dau piano errezitaldia hurbiltzen dan jenteak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!