Raquel Lúaren kontzertua Areatzan

Erredakzinoa 2021ko uzt. 27a, 15:08

Raquel Lúa, Raquel Molinero Porras (Bartzelona, 1993) kantautorearen izen artistikoa da. Areatzako Kallean gora kallean behera kultur ekintzen barruan andrazkoak protagonista dituan Ama lur musika zikloko lehenengo kontzertua da hau. Lúaren abots apartagaz, bere literaturaz betetako letrakaz eta estilo desbardinak batzean dituan musika ederragaz gozatuteko aukerea egongo da garagarrilaren 30ean, barikua, 21:30ean. Kontzertua eskoletako aterpean izango da. Izena 94 673 90 10 telefonoan emon behar da edo Areatza Urtarokaren webgunean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!