Kallean gora kallean behera Areatzan

Erredakzinoa 2021ko uzt. 26a, 17:37

Hainbat ekintza egin dira, bost daborduko, Areatzako Kallean gora kallean behera izenpeko jarduera kulturalen barruan eta hona dakarguz ekintza horreetako argazkiak. Abuztuan, antzerkia, zinea, musikea eta jantza bertikala egongo dira. Musikeak hartuko dau pisurik handiena; izan be, Ama lur izeneko musika zikloa dago ekimen honen barruan. Ama lur zikloak, musikari andrazkoak emondako lau musika kontzertu batzean ditu, lehenengoa, bariku honetan, garagarrilak 30 izango da. Raquel Lúa egongo da bainuetxeko parkean euririk ez bada, hurrengo kontzertu biak abuztuan izango dira, eta atzena urri lehenengoaren 3an.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!