Hilaren 16an zabalduko da barriro Areatzako Bainuetxea

Asier Abrisketa 2021eko uztailaren 14a

2020ko martian, koronabirusak eragindako itxialdiagaz batera zarratu eben Areatzako Bainuetxea. Ordutik, tabernea baino ez dabe zabalduta mantenidu, baina uda hau aprobetxau guran ostatua eta armosuak emoten hasiko dira garagarrilaren 16an. Bainuak hartzeako aukerea be egongo da.

Urte bat eta lau hileren ostean zabalduko dabez hotelaren ateak Areatzako Bainuetxean. Halanda be, jatetxea zarratuta manteniduko da pandemia lasaitu bitartean. Momentuz, hasi dira dagoeneko erreserbak jasoten eta lehenengo hile bietan %50-60 beteta egotea espero dau Iker Mintegi, bainuetxeko zuzendariak. Momentuz, bisitari gehienak dira euskal herritarrak edo espainiatik etorritakoak, baina abuztuan hasiko dira helduten Europako turista taldeak. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!