On the Rocks Suakairen azkenengo kreazinoa da eta ikus-entzunezkoen zein argiztapenaren sinkroniaz gain, esperientzia usainkorra be ziurtatzen dau taldeak. Uri handi eta hotz baten gertatutako lau istorio kontatuko ditue musikariak, eszenografia landuen lagutzeagaz. Deigarriena da, ikuskizunean lurrinak nebulizatzeko tresnak erabilten dabezala ikuslearen esperientzia handitutearren. Holan, Areatzako plazan baso, euri eta udagoien usainak batuko dira beste batzuen artean.