Zinea Areatzan hilaren 8an

Asier Abrisketa 2021eko uztailaren 7a

Kallean gora kallean behera izenpean, Areatza Urtarokak hamahiru kultura jarduera egingo ditu; hamabi garagarril eta abuztuan eta urri lehenengoan bat. Euren artean dagoz garagarrilean proiektauko diran pelikula biak.

Areatzako Zubizarra plazatxoan eguraldi ona bada, udan, hamabostean behin, gaubetan zinea egongo da. Garagarrileko eguen bitan, hilaren 8an eta 22an, 21:00etan, Parasitos eta Black is Beltza pelikulak eskainiko dira hurrengoz hurrengo.

Parasitos 2019ko Bong Joon-ho korear zinema zuzendariaren komedia baltza da. Bi familiaren arteko harremanaren inguruko komediak lau Oscar sari jaso ebazan, film onenaren saria, tartean. Cannesko zinemaldian be Urrezko Palma jaso eban. Ez da lehenengo aldia Arratian pelikula hau ikusteko aukerea daukaguna eta egon danean, arrakasta handia izan dau publikoaren aldetik. Izena Areatza Urtaroka webgunean emon behar da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!