Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestrak hiru kontzertu emongo dauz astegoeinean eta Areatzakoa izango da estreinaldia. Hurrengo egunetan ibiliko dira Elorrio eta Irunetik. Emonaldi honeetan lau musikagilek EIJOrentzat moldatutako sei pieza estrenauko dira, honeen artean, Carlos Sagiren Orro txikia.
2015. urtean Hezkuntza Sailak sustatutako proiektu honek 30 ikasle batzean dauz gaur egun. Alain Sanchok zuzendutako jazz banda honen berezitasuna da saxofoi, tronpeta eta tronboi klasikoak bakarrik ez, eta euskal instrumentuak be erabilten dauzala. Albokea, txistua eta txalapartearen soinuak be batuko dira kontzertuotan. Mikel Azagirre dimoztarra izango da EIJOren alboka jolea.