MUSIKEA

INGOT taldeak kontzertua eskainiko dau Arantzazuko Bariku Rockeroetan

Ager Barragan

Bariku arrastian, 21:30ean, egongo da Arantzazuko Herriko Tabernan Itziar Ituño bizkaieraz egindako rock musikea abestuten entzuteko aukerea.

Barikuan, hilak 29, INGOT taldea Arteako Herriko Bentan izango da zuzeneko kontzertua eskaintzen, 21:30etik aurrera. Taldea 2017an sortu zan eta bizkaieraz kantauta, rock musika konprometidua egiten dabe. Itziar Ituño (ahotsa), Juanpe Salvador (gitarrea), Figuerock (baxua), Joseba Hernansanz (bateria) eta Roberto Awanari (teklatuak) dira taldekideak.

Itziar Ituño telebistan hasi zanetik entzutetsu egin dan arren, taldearen indarra kideek musika munduan izan daben ibilbide luzean dirau, estilo desbardinak landuta: punka, metala, psikodelia, folka... Letra aldarrikatzaile eta euskaldunakaz urtetan dira oholtzara eta ez etxean bakarrik, Italian, Brasilen eta Perun be egon baitira abestuten.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!