MUSIKEA

Tukanon taldeak kontzertua eskainiko Arantzazun

Ager Barragan

Talde arratiarrak, hilaren 11n,  Arantzuko San Fausto jaietan 13:30ean eskainiko dau bere Ezin GeldiTour biraren barruan dagoan kontzertua.

Taldea aurtengo urtailean Zeberion eta Artean sortutako rock taldea da, Marina Urigoitia, Iñigo Gallastegi, Iban Sandonis eta Ibon Igartuak osotuten dabe eta eurek BEGITUn adierazo daben moduan “Arratia Sound” estiloa defendiduten dabe oholtza gainean.
 
Lehen kontzertua Zeberioko Santa Kurtze auzoan emon eben maiatzean. Ordutik, Zeberioko Uriondo auzora, Bilboko Adaxka Kulturgunera, Arteako Gallao auzora eta Bilboko Aste Nagusiko Euskalgunera eroan dabe euren birea. Oingoan Arantzazuko oholtzara eroango dabe euren musikea.
 
Arantzazukoaren ostean eta urtea amaitu baino lehenago beste kontzertu bat daukie zehaztuta Ezin GeldiTour 2026 biraren barruan, hilaren 30ean, barikua, 21:00etan Zeberioko plazan. Beste alde batetik Ugaon zemendian egitekoa zan kontzertua, hauteskundeak dirala-ta, urtailera pasau da.
 
BEGITUn adierazo dabenez, urte amaieran, estudioan sartzeako gogotsu dagoz euren kantuak grabau eta argitaratu ahal izateko. Halanda be, ez dakie diskoa formatu fisikoan aterako daben edo beste formatu bat emongo deutsien.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!