Hilaren 9an hasiko dira Arantzazuko bigarren jairik garrantzitsuenak, sanfaustoak. Urri bigarrenaren 13a, martitzena, da San Fausto eguna baina aurreko astegoienean egingo dira ospakizun gehienak. Barikuan, jaien beroketa moduan rock kontzertua egingo da Herriko Tabernan, Four on the Rocks taldearen eskutik eta gero, zapatu-domekan izango dira egun potoloenak.
Egitaraua
Urri bigarrenak 9, barikua
· 21:30ean, Four on the Rocks taldearen kontzertua.
Urri bigarrenak 10, zapatua
· 09:00etan, Jose Luis Atutxa Mugari Bira mendi martxea.
· 14:30ean, baba-jan herrikoia.
· 16:30ean, bazkalostea Kittu taldeagaz.
· 19:00etan, karaokea.
Urri bigarrenak 11, domekea
· 11:00etatik 15:00etara, Gure VI. Azokea.
· 12:00etan, Antxo ta Pantxa pailazoen Lurrazpitik ikuskizuna.
· 12:30ean, mezea.
· 13:30ean, Tukanon taldearen kontzertua.
· 18:00etan, Fluteatro konpainiaren Artifiziala ikuskizuna.
· 19:00etan, txokolatea.
Urri bigarrenak 13, martitzena
· 19:00etan, pintxopotea Herrikoan eta suzko zezena.
Urri bigarrenak 16, barikua
· 18:30ean, Euskal Herriko mitologia berbaldia. Kulturgunean.