JAIAK

Arantzazuko jaiak ospatuko dira astegoienean

Ager Barragan 2026ko ekainaren 25a

Diman lez, Arantzazun be ospatuten dira San Pedro jaiak; aurten bihar, hilaren 26an, hasi eta, hilak 29, San Pedro egunera arte ospatuko dabez. Orduan egingo da meza nagusia baina aurretik, astegoien osoan egongo dira arantzazuarrak jai giroan murgilduta.

Aurreko urtean lez, beroari aurre egiteko ur-zezena urtengo da barikuan zein domekan. Gainera, BerMUtSik ekimena aterako da aurrera barrikuntza moduan, bermuta eta zuzeneko musikea buztartuko dauazana.

Bagilak 26, barikua 
· 19:00etan, pregoia eta txupinazoa. Gero, buruhandiak eta ur-zezena. 
· 19:30ean, Larrain jantzea Gaztediko gaiteroakaz. 
· 20:00etan, DJ Jonkass. 
· 22:30ean, kontzertuak: Ostikoka, Estutu, DJ Gose ta Sue. 
· 02:30ean eta 05:00etan, jaietatik bueltetako autobusa

Bagilak 27, zapatua 
 ·10:00etan, Paella eta Tortilla Lehiaketarako izen-emotea eta mahaien banaketea. 
· 11:00etan, umeentzako jolasak. 
· 12:00etan, Ardoa Barrura fanfarrea. 
· 13:00etan, Txubelazo Txapelketea. 
· 14:00etan, Paella eta Tortilla Lehiaketako aurkezpenak. 
· 17:00etan, Txapel Jaurtiketa Txapelketea. 
· 18:00etan, Kittu taldea. 
· 20:00etan, playback-ak.

Bagilak 28, domekea
· 10:30etik 13:30era, jolas eta puzgarriak. 
· 13:30ean, ur-zezena. 
· 13:30ean, BerMUtSIK (bermuta eta Maibi y los Rinocerontes Blancos-en kontzertua). 
· 18:00etan, Arantzarteren jantzaldia. 
· 19:00etan, Global Sumud Flotillarako bingo solidarioa. 
· 20:00etan, txokolatea.

Bagilak 29, astelehena 
San Pedro eguna 
· 12:30ean, mezea. 
· 14:30ean, herri barauskarria (izen-emotea hilaren 25era arte udaletxean). 
· 16:00etan, erromeria Gauargi taldeagaz. 
· 19:00etan, Arratiako Musika Eskolako ikasleen kontzertua. 
· 19:30ean, pintxopotea Herrikoan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!