MUSIKEA

Ez dok bape taldea Arantzazuko Bariku Rockeroetan

Ager Barragan 2026ko maiatzaren 22a

Rock talde ugaoztarrak kontzertua eskainiko dau gaur, hilak 22, Arantzazuko Herriko Tabernan 21:30etik aurrera.

Alacanteko espetxerako joan etorrietan, Goio Ramos eta Irkus Badilloren arteko alkarrizketetan musika talde bat sortuteko ideia jaio zan oin dala urte batzuk. Proposamen horren frutua Ez Dok Bape rock taldea da Josu Garaita eta Gorka Chamorro kideakaz batera. Lagunak eta ezagunak, musikariak eta bereziki musikazaleak dira Hego Uribe eta Aiaraldeko lagunak eta zuzeneko musikea maite dabe laurek. Oindino ez daukie diskorik kaleratuta baina Gorka Chamorrok BEGITUn adierazo dauan moduan, euren kanta propioak joko dabez gaur gauean eta bersinoren bat edo beste be sartuko dabe euren kanten listan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!