Pasau dan urtean emon eben San Silbestreko lasterketea mendi lasterketa bihurtuteko saltua eta aurtengoan be izango da holan. Abenduaren 27an egingo da II. Sansilbestrail, bost kilometro eta 300 metroko desnibeleko zirkuitu zirkularrean. Izen-emotea kronoak.com webgunean egin daiteke.
Lasterketa bat baino, umorez hartzeako jai bat izango da menditik mozorrotuta arineketan ibiltea. Gainera, aurten be egongo da kontzertua iluntzean Herriko Tabernan, Santa Barbara rock talde baionarraren eskutik.