LITERATUREA

'El mapa de mis cicatrices' liburuaren aurkezpena Arantzazun

Ager Barragan 2025eko abenduaren 1a

Z25aren inguruan antolatutako ekitaldien barruan, gaur, hilaren 1ean, Emma Larreta idazleak bere atzen liburuaren aurkezpena egingo dau Arantzazuko Kultur Gunean.

Aurkezpena arrastiko 18:00etan hasiko da eta honen ostean idazleagaz berbaldia egiteko aukerea egongo da hurbilduten diranentzako. Ekitaldia bere osotasunean gazteleraz egingo dau Larretak.

Liburuaren sinopsia:
Liburu hau indarkeria matxistearen mundura egindako bidaia lazgarria, fidela eta argiz betetakoa da. Ilunpetik esperantzarako bidaia baten lehen eskuko ezinbesteko lekukotza. 2007ko aprilaren 2an, Emmaren bikotekide ohiak hogeta zazpi labankada emon eutsazan kale erdian. Komatik esnatu zanean, barriro jaio zan…

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!