musikea

Four Friends taldeak kontzertua eskainiko dau Arantzazun

Asier Abrisketa 2025eko urriaren 29a

Barikuan, hilak 31, izango da rock eta bluesa egiten 25 urtetik gora daroazen talde bilbotarraren kontzertua Herriko Tabernan, 21:30ean.

Arantzazuko Bariku Rockeroak ekimenak beste kontzertu bat dakar oingo barikurako, hilak 31. Four Friends talde bilbotarra dago konbidauta Herriko Tabernan jotera, 21:30etik aurrera. 1999an jaio eta hasikeran musika instrumentala egiten eban taldea laster hasi zan bertsinoak zein kanta propioak sortzean. Ordutik, Bilbo eta inguruko taberna eta musika aretoetako zirkuituan mugildu ziran, batik bat rock eta bluesa buztartuta.

Taldea Iñaki Iraeta eta Eneko Albizu gitarra-joleek, Fernando Iraeta baxu-joleak eta Jorge Gomez bateria-joleak osotuten dabe, Eider Saratsagaren ahotsagaz borobilduta. Urteotan bost disko grabau ditue osotara eta bertsinoez gainera, lan horreetako abestiak entzun ahal izango dira Arantzazun: Bilbop (Gaztelupeko Hotsak, 2003), Dzanga (Gaztelupeko Hotsak, 2006), Haruntzago (Gaztelupeko Hotsak, 2009), Now or never (Brixton Records, 2014) eta Now or never Vol.2 (Brixton Records, 2017).

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!