Arantzazuko Mugari Bira sanfaustoetan egiten da urtero. Aurten, zapatuan, hilak 11, izango da. Martxa honetako ibilbidea, 9 kilometro inguruko ibilbide zirkularra da. Partaideak, Arantzazuko plazatik abiatuko dira 09:00etan eta hiru bat orduren bueltan Arantzazuko plazan amaituko dabe bidea. Parte hartzeako ez da izenik emon behar, aitatutako egun eta orduan plazan agertutea nahikoa da. Industrialdean hamaiketakoa egongo da partaideentzat Argiñatx mendi taldeak antolatuta.
Urri bigarrenak 10, barikua
- 21:30ean, Cover Band taldearen kontzertua.
- 00:30ean, DJ Gomi eta DJ Bitxota.
Urri bigarrenak 11, zapatua
- 09:00etan, Jose Luis Atxutxa Mugari Bira plazatik urtenda.
- 14:30ean, baba-jana.
- 16:30ean, DJ Jonkas eta Briska Txapelketea.
- 21:30ean, karaokea Herrikoan.
Urri bigarrenak 12, domekea
- 10:30ean, mezea.
- 11:00etatik 15:00etara, Gure 5. Azokea.
- 12:00etan, DesOrekatua magia ikuskizuna.
- 13:15ean, Arbasoak Kantu kontari kontzertuan.
- 18:00etan, Ganso&Cia-ren Welcome and Sorry kaleko antzerki ikuskizuna.
- 19:00etan, txokolatea.